Escuela taller de albañilería 6

Lantegi eskola

Igeltserotza

subtítulo

Zure burua eraikuntzan edo eraikinen birgaitzean lan egiten ikusten duzu?

Trebatu zaitez Lantegi Eskola honetan! 

Zer ikasiko dut?

Birgaitze energetiko eta igeltsero-lanetako Lantegi Eskolan eraikuntzako eta eraikinen birgaitze energetikoko enpresetan lan egiteko behar diren ezagutzak zeureganatuko dituzu.

Prestakuntzan zehar, ikasleak honako arlo hauetan trebatuko dira: eraispenak, oinarrizko zuinketak, adreilu eta bloke jasodurak, oreekin egindako estaldurak, morteroak eta igeltsuak, eraikuntzako atxikimendu bidezko pieza zurrunezko estaldurak (alikatatuak eta zoladurak), estalkietan isurkiak eraikitzea eta teilak jartzea, fatxada aireztatuak egitea, isolamendu termikoak (SITE sistema), zubi termikoak konpontzea jasotako leihoetan, eta planoen interpretazioa.

Eskolako ikasleak
15
Profesionaltasun ziurtagiria
Bai
Zer lan egiten dira?
Honako hauek dira azken edizioko parte hartzaileek egin zituzten lanetako batzuk

Etxebizitzen birgaitze energetikoa eta barrualdeko zaharberritze integrala, Iruñeko Arrotxapeko San Pedro auzoan.

Escuela taller de albañilería 3

HONAKO HAU DA IKASLEEK DIOTENA...

Niretzat, Lantegi Eskola aukera ederra izan da igeltsero lanbidean prestatzeko.

NOMBRE

Emozioen errusiar mendi bat izan da. Lanbide bat baino gehiago, bizitzeko estilo bat irabazi dugu.

NOMBRE

Aukeraz beteriko Eskola da. Benetako munduaren ikuspegia erakusten dizu, baita munduak zu nola ikusten zaituen ere.

NOMBRE
Non ematen dira eskolak?
Igeltserotzako Lantegian, Landabengo industrialdeko A kalean, Iruñean.
Escuela taller de albañilería 4

Informazio gehiago behar duzu? Jarri gurekin harremanetan

Landaben Enplegurako Prestakuntza Zentroa
Landabengo industrialdea, A kalea, Iruña
Telefonoa:
948-420786