subtítulo
Biltegi batean edo hargintza-sektorean lan egin nahi duzu?
Trebatu zaitez Lantegi Eskola honetan!
Zer ikasiko dut?
Biltegirako eta harria lantzeko jarduera osagarrietako Lantegi Eskolak beharrezko prestakuntza guztia eskaintzen du biltegiratzeko, ondarea zaharberritzeko eta mantentzeko eta harri naturala birgaitzeko sektoreko enpresetan sartzeko.
- Biltegiratzea: biltegiratzeko eragiketa osagarriak, eskariak prestatzea, zamak eskorga jasotzaileen bidez maneiatzea, produktua aurkezteko teknikak, merchandisinga eta segurtasuna, salmenta guneetako antolaketa eta garbitasuna...
- Hargintza: harrizko akaberei buruzko oinarrizko ezagutzak, harriaren lanketa elementu arkitektonikoak birgaitu eta leheneratzeko, harrizko zolatuak, harmailak eta harlangaitza jartzea, harrizko plakazko jasodurak, blokeak manipulatzea, kargak zubi-garabien eta polipastoen bidez manipulatzea, planoak interpretatzea...
Eskolako ikasleak
15
Profesionaltasun ziurtagiria
Bai
Zer lan egiten dira?
Honako hauek dira azken edizioko parte hartzaileek egin zituzten lanetako batzuk
- Landaben Enplegurako Prestakuntza Zentroko biltegiak antolatzea
- Ziudadelako Harresietako Santiagoren kasamata mantendu eta zaintzea
- Iruñeko hilerriko sarrera nagusiko errekarrizko zolatuaren konponketa- eta mantentze-lanak
- Harlangaitzezko horma altxatzea Miluzeko udal-biltegi-landan









Non ematen dira eskolak?
Biltegiratze eta Hargintza Lantegian, Iruñeko Landabengo industrialdeko A kalean.

Informazio gehiago behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
Landaben Enplegurako Prestakuntza Zentroa
Landabengo industrialdea, A kalea, Iruña
Telefonoa:
948-420786
HONAKO HAU DA IKASLEEK DIOTENA...
Para mí, ha sido una gran experiencia de trabajo.
¡Gracias al Ayuntamiento y a los monitores por la oportunidad de aprender que nos han dado!
Han sido 9 meses muy bien empleados. He estado muy a gusto.