Zura lantzea gustuko duzu?
Prestatu zaitez Lantegi Eskolan sektore honetako lan bat eskuratzeko!
Altzariak muntatzeko eta zura eraldatzeko Lantegi Eskolako ikasleek beharrezko prestakuntza jasotzen dute sukaldeko altzariak eta armairuak muntatzeko eta egurra eraldatzeko sektoreko enpresetan sartzeko.
Zuraren munduari lotutako hainbat trebezia garatuko dira: mekanizazioa, estaldurak, ateak eta leihoak instalatzea eta konpontzea, moduluzko altzariak egin, saldu eta jartzea, Passivhaus arotzeria jartzea, kanpoalderako egur teknologikoa jartzea (fatxada aireztatuetan, hiri baratzeetan, haurrendako parkeetan, hiri-altzarietan), oinarrizko sarrailagintza, zenbakizko kontrola (CNC), gainazalen prestaketa eta bernizatzea, marrazketa eta planoen interpretazioa.
Egurrezko zoruak, ateak eta sukaldeko eta logeletako armairuak jartzea Iruñeko Arrotxapeko San Pedro auzoko etxebizitzen eraberritze-lanetan.
Covidetik babesteko mahaietarako manparak egitea.
San Juan Bosco Zaharrendako Zentroko laminatuzko zorua jartzea.
Etxabakoitz auzoko lorategirako egurrezko estalpe bat egin eta muntatzea.







HONAKO HAU DA IKASLEEK DIOTENA...
Lantegi Eskola bete-betea iruditu zait.
Etorkizunerako abiapuntua, lan bat izan daitekeenaren berri ematen duena. Bide egokia da ikasketarik gabeko jendeari prestakuntza emateko, geroan lan bat eskura dezaten. Gustatu zait praktika ordu gehiago direla, eta gutxiago teoriakoak.
Aukera ederra, esparru profesionalean hobetzeko.