subtítulo
Industria-metalurgikoan lan egin nahi duzu?
Presta zaitez Soldadurako Lantegi Eskolan!
Zer ikasiko dut?
Besteak beste ikasiko duzu egitura metalikoak soldatzen, planoak interpretatzen, metala moztu eta zulatzen, zulagailua erabiltzen eta ertzak prestatzen...
Eskolako ikasleak
20
Profesionaltasun ziurtagiria
Bai
Zer lan egiten dira?
Honako hauek dira azken edizioko parte hartzaileek egin zituzten lanetako batzuk
Altzairuzko metalezko jardinerak
Metalezko mahaiak baratzezaintza-lanetarako
Hainbat erabilera dituzten metalezko kartelak
Txakurrendako kaiolak
Makinak babesteko metalezko egiturak
Metalezko babes-hesien eraikuntza eta konponketa hirian barna
Iruñeko eraikin enblematikoetako balkoi edo ateen konponketa
Non ematen dira eskolak?
Soldadura Lantegian (Maiteminduen pasealekua, 37), Juslarocha Civivoxaren ondoan.
Informazio gehiago behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
ARANTZADI ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA ZENTROA
Irujoenea, Arantzadi parkea 4, Iruña
Telefonoa:
948-420790
HONAKO HAU DA IKASLEEK DIOTENA...
Soldadurako Lantegi Eskolan asko ikasi, garatu eta engaiatu naiz. Hasi nintzenean ez nuen soldadurari buruzko inongo ezagutzarik eta orain eskola honek gaitasunak ditudala eta ofizio honetan lan egiteko gai naizela erakutsi dit.
Txikitatik gustuko izan ditut eskulanak eta nire sormena jorratzea. Gauza berriak ikasten ditudan bitartean, beste era batera adierazten, arduratsuago izaten eta taldean lan egiten ikasi dut eskolan
Ezagutzak lortu eta aldi berean lan-errutina bat garatzen da. Oso pozik.
Lantegi Eskola honek nire buruarekiko ziurtasuna, ikaskuntza, gogobetetasun pertsonal eta emozionala eman dizkit eta laneratzea izugarri errazten du.
Inoiz baino gusturago egon naiz ikasten!
Ez nekien zer egin DBH bukatzean Lantegi Eskola aurkitu nuen arte. Bertan kirolez gain beste hainbat gauza gustuko nituela ikusi nuen eta horrek ikasten jarraitzeko motibatu ninduen.
Lantegi Eskola honek nire buruarekiko ziurtasuna, ikaskuntza, gogobetetasun pertsonal eta emozionala eman dizkit eta laneratzea izugarri errazten du.
Lantegi Eskolan nagoenetik aktiboago sentitzen naiz, arduratsuago eta lehen baino gauza gehiago egiteko gai.