Eskolan izena eman dezaket?
Bai, 16 urtetik 30era bitarte eduki eta lanik ez baduzu.
Seguruenik, hurrengo edizioan izena emateko epea 2022an zehar zabalduko da Nafar Lansareren bidez.
Nolakoa izanen da egunerokoa Lantegi Eskolan?
Egun batzuetan hautatutako jakintzagaian prestakuntza osoa eta praktikoa jasoko duzu.
Beste batzuetan, Udalaren enkarguak gauzatzeko lan eginen duzu, trukean soldata bat jasota.
Zer ikasiko dut?
Aukeratzen duzun eskolaren arabera, besteak beste, zurgintzarekin, hargintzarekin, lorezaintzarekin, mantentze-lanekin, birgaitzearekin eta soldadurarekin lotutako trebetasunak zeureganatzeko aukera izanen duzu.
Halaber, eskola guztietan lan munduan sartzeko erabilgarria den prestakuntza osagarria eskainiko da: Laneko Arriskuen Prebentzioa, genero-berdintasuna, komunikazioa, gatazken konponketa, gizarte-trebetasunak, informatika, ingurumen-arloko sentsibilizazioa, enplegu-bilaketa aktiboa, ekintzailetza...
Zenbat denbora emanen dut Eskolan?
Urte eta erdi inguru
Eta bukatzean zer?
Profesionaltasun ziurtagiri ofizial bat jasoko duzu prestakuntzan parte hartu duzula egiaztatu eta lana aurkitzea erraztuko duena.
Gure espezialitateak





Esto dicen los alumnos/as...
Emozioen errusiar mendi bat izan da. Lanbide bat baino gehiago, bizitzeko estilo bat irabazi dugu.
Lantegi Eskola bete-betea iruditu zait.
Ez nekien zer egin DBH bukatzean Lantegi Eskola aurkitu nuen arte. Bertan kirolez gain beste hainbat gauza gustuko nituela ikusi nuen eta horrek ikasten jarraitzeko motibatu ninduen.
Evaristo punk munduan nola, Lantegi Eskola ona eta beharrezkoa izan da.
Lantegi Eskola honek nire buruarekiko ziurtasuna, ikaskuntza, gogobetetasun pertsonal eta emozionala eman dizkit eta laneratzea izugarri errazten du.
Niretzat, Lantegi Eskola aukera ederra izan da igeltsero lanbidean prestatzeko.
Lantegi Eskolak pazientzia, lagunak eta une onak ekarri dizkit.
Lantegi Eskolak gogotik, begirunez eta isilik aritzera irakatsi dit.
Txikitatik gustuko izan ditut eskulanak eta nire sormena jorratzea. Gauza berriak ikasten ditudan bitartean, beste era batera adierazten, arduratsuago izaten eta taldean lan egiten ikasi dut eskolan
Etorkizunerako abiapuntua, lan bat izan daitekeenaren berri ematen duena. Bide egokia da ikasketarik gabeko jendeari prestakuntza emateko, geroan lan bat eskura dezaten. Gustatu zait praktika ordu gehiago direla, eta gutxiago teoriakoak.